XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Samuelen begietatik irriztatu ziren bi malko lodiek bi arrasto zuri marraztu zituzten haren aurpegi haustuan.

Samuel gelaren ertzean zegoen seaska txiki batera urbildu zen, eta bi eskuez kea uxatzen hasi seaskaraino irits ez zedin.

- Lasai, Miren, berehala hartuko dute eta sua ezpalek.

Eta orduan sortuko den su ederrak berotuko zaitu.

Behin kea uxatuxe zuenean sotora joan zen berriro ezpal gehiagoren bila.

Begirada zabala eskaini zien bi albotako egurtegiei.

Gelaratu zenean garretan zeuden ezpalen gainera isuri zituen kontuz, kerik sortu gabe, bi beso gurutzatuetan zituenak.

Ezpaletarantz begira zeuden bi enborren aldeak bezten hasiak ziren, ke arrasto txikiak beren ingurutan dantzaraziz.

Seaska txikia mugitzen hasi zen Samuel.

- Behin zure amari entzundako ipuina kontatuko dizut.

Ama? Zeruan. Zu jaio zinenean... Baina, Miren, utz ditzagun ipuin tristeak eta entzun alaiago hau. Behin batean...

Ezpaletan suak jotzen zituen hortzakadekin nahasten eta korapilatzen ziren Samuelen murmuruak.

Eguzki beroak eta printze liluragarriak lotu zitzaizkien gero eta tenteagoak, gero eta biziagoak ziren sugarrei.